XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Handik urruti, itsasoaren beste aldean, zuhaitz tantai eta berde artean, ibai sakon bat higitzen zen bihurri zabaletan.
Oihanak babestuta, txabola biribildun herrixka bat zegoen ibai ondoan.
Andre batzuek artotan zihardutela, bi mutiko heldu ziren korrika.
- Badatoz gudariak!
Izan ere, gudari aldra bat zetorren ibaian behera, kanoetan, Pohatan buruzagia aurrean zutela.
Denak joan ziren harrera egitera.
- Pohatan handia
- Badugu zure garaipenaren berri.
- Ikus ezazu zure herrikoen poz aurpegia.
- Irribarre bat falta da
- Non dago Pocahontas, nire alaba?
- Badakizu
Bilatzeko esango diot Nakomari.
Pohatanen alabari, Pocahontasi, asko gustatzen zitzaion oihanean ibiltzea, bere bi lagunik onenak hartuta: Miko, mapatxea, eta Flit, kolibria.